Zarautz bereziki ospetsua da “Hondartzen erregina” duelako, 2.5 kilometroko luzera izanda Euskadiko hareatzarik luzeena baita. Gainera, aski ezaguna da bertako naturgune eta familia giro paregabeagatik ere. Erosotasun guztiak dituen herria da, autoz Donostiatik eta eskualdeko udalerrietatik denbora gutxira baitago.
Zarautz herriak hainbat erakargarritasun ditu ametsetako helmuga bezala bihurtzen dutenak: adibidez, bertan dago mendiz eta itsasoz inguratutako 9 zulo dituen golf zelai ezaguna, eta baita ere mundu osoko surflariak erakartzen dituzten olatu ospetsuak, surf eskola ezagunak eta itsasoko haize leunaz gozatzeko itsas pasealeku amaigabea.
Iñurritza Berria kokatzen den gune bereziak naturaz gozatzeko aukera ematen du, naturgune zabalak, dunak, Iñurritzako biotopo babestuak, padurak eta itsaslabarrak, Mollarriko kargalekua eta Pagoetako parke naturala bertatik bertara aurki baitaitezke.
Terrazadun bolumetria dotorea erabili da eraikina diseinatzeko eta dCorta estudioaren eta Amenabarreko arkitekto-taldearen elkarlanaren emaitza izan da Iñurritza Berria. 102 etxebizitza hauetan eguzki-argiaren probetxua izan da helburu nagusia; horretarako, beirazko barandak eta leihate zabalak jarri dira kanpokaldearekiko lotura berezia izateko.
“Proiektua ingurune natural paregabe bati erantzuteko sortu da gaur egungo arkitektura dotoreari muzin egin gabe”
1.500 m2-tik gorako erdigune berde batek ingurune guztiz natural batean integratzen ditu bi eraikinak. Pago-pasealeku bat du erdian, landaketa berdearekin eta izpilikuekin konbinatuz, eta haurrentzako jolas-parke handi batekin lotzen ditu, palmondoz eta hainbat landare-espezie desberdinez inguratuta dagoena.
Era berean, promozioaren ekialdean pasealekua dago ibaiaren ondoan, eta arreta berezia jarri zaio landarediari eta naturguneei, pagoak, izpilikuak eta heskaiak elkartuz, deskantsatzeko eta aisialdiaz gozatzeko balio duten eserlekuen artean.
Iñurritza Berria bi eraikinetan dauden 102 etxebizitzaz osatzen da, eta lorategi baten inguruan kokatzen dira naturarekiko lotura berezia lortuz barrualderuntz eta itsaso, mendi eta ibaiarekin kanpoalderuntz.
Bi eta hiru logeletako tipologia aldakorrak ditu tarteko solairuetan eta teilatupekoan aurkeztutako proposamen honek. Gainera, terraza zabal eta orientazio bikoitza edo hirukoitza dute etxebizitza bakoitzaren arabera.
Ereduzko solairuek 12 m2rarteko terraza zabalak dituzte eta teilatupekoek 110m2rarteko terraza pribatuak.
Eraikin bakoitzaren estalkian gune komun pribatuak aurkitzen dira, hala nola, igerilekuak, solariumak, fitness-guneak, chill-outa eta familiarekin, lagunekin edo bikotean udarako gau luzeez gozatzeko afarilekua eta barbakoa.
Informazio gehiago nahi izanez gero, gure bulegoetara jo dezakezu. Pozik hartuko zaitugu eta behar duzun aholkularitza guztia eskainiko dizugu. Mesedez, deitu edo idatzi, zure agente komertzialarekin hitzordua izateko.
Paseo los Fueros 1, 20005 San Sebastián, Guipúzcoa
info@iñurritzaberria.com
943.543.543
LV: de 9:00 a 19:00h